Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 21/04/2008
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

Udal jabetzapeko edo administraziopeko Bideen aprobetxamendu Berezia arautzeko Udal Ordenantza. Haserako onespena eta jendaurreko erakusketa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

65. zenbakia Data 1996-04-01 4096 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
Gaintzako Udala
Udal jabetzako edo ardurapeko bideen aprobetxamendu berezirako araua.
--------------------------------------------------------------------------------
Iragarkia

Jendaurreko erakustaldian egon den epean bere aurka erreklamaziorik jaso ez denez, behin betiko onartua gertatu da Gaintzako Udal jabetza edo arduralaritzapeko bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza.

Eta indarreko legeak agintzen duena betez, bere testua argitara ematen da. Udal jabetzako edo arduralaritzapeko bideen aprobetxamendu berezirako araua.

1. artikulua. Helburua.

Udal honek, Jaurpiderako Oinarrien 7/85 Legeko 25. artikuluan aurrikusitakoarekin, Udalen Ondasunen Araudiarekin eta honekin zerikusia duten gainontzeko legezko arau guztiekin bat, udal jabetzapeko edo arduralaritzapeko bideen erabilera arrunta, berezia eta normala araupetzen ditu, eurotan ibiltzen diren pisu handiko ibilgailuek kalterik sortu ez dezaten, batez ere basoak dauden lekuetan egurra eta apeak (enborkiak) garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuen eraginez.

2. Artikulua. Ezagunea.

Arau honek udalerri guztian izango du indarra.

3. Artikulua. Baimena.

Udal jabetzapeko bideetan zehar ibili behar duten garraiolari eta kontratistek dagokien udal baimena eskatu beharko dute, hurrengo hauek zehaztuz.

a) Jabearen edo kontratistaren nortasuna agertzen duten datuak.

b) Garraiaketarako erabiltzen diren ibilgailuen datuak, matrikula, egingo diren ostera (bidai) kopurua, osterako garraiatuko den zama zehaztuz eta egingo den ibilbidea tokiko planoan adieraziz.

c) Garraiatuko den zamaren bolumena estereo edo tonatan.

d) Garraiaketak hasiko eta amaituko diren egunak.

e) Materialea nonbait bilduko bada, non izango den.

f) Materialearen jatorria dagoen mendiaren izena eta kokagunea, hala balitz, erreferentzia katastrala ere zehaztuz.

g) Hala balitz, egingo den talaketarako baimena, basoen arloaz arduratzen den agintariak emana.

4. Artikulua. Debekuak.

Gomazko gurpilak ez dituzten mota guztietako ibilgailuak debekatuta geratzen dira.

-Gehienezko orotarako pisua 26 tonakoa baino handiagoko ibilgailurik eta hiru baino ardatz gehiago duen kamioirik.

5. Artikulua. Ebazteko epea.

Baimena eskuratzeko ebazpena emateko eperik luzeena aurreragoko 3. artikuluan zehaztutako betekizunekin egindako eskabidea egin eta 15 egunekoa izango da, epe honen ondoren, inolako ebazpenik zehazten ez bada, baimena emandakotzat hartuko delarik.

6. Artikulua. Prezio publikoak.

1. Udal baimena emandakotzat jotzeko, edozein kasutan, hala balitz, ezarriko liratekeen Prezio Publikoak ordaindu beharko dira aurretik, bien bitartean ezin izango delarik bideetatik ibili ez euron aprobetxamenduari ekin.

2. Prezio publikoak ez badira ordaintzen, baimena kendu egingo da.

3. Udal jabetzapeko edo arduralaritzapeko bideen aprobetxamendu bereziagatik ordaindutako Prezio Publikotzat bildutako zenbatekoak, hala balitz, bideok mantendu, zaindu eta hobetzeko erabiliko dira.

7. Artikulua. Luzapena.

Baimenean zehaztutako egunerako aprobetxamendua oraindik amaitu ez bada, luzapena eskatu beharko da.

8. Artikulua. Agiriak erakustea eta zaintza.

Garraiolariak, garraiaketari ekiten dion edozein unetan, baimena eman duen udal erabakiaren originala eta kopia eta prezio publikoa eta fidantza-ren gordailua ordaindu direla erakusten duten ordainketen egiaztagiriak udaleko ordezkariei erakutsi beharko dizkiete, hauek hala agintzen duten guztian.

9. Artikulua. Fidantza.

Baimena eskatzen duenak, bideok erabiltzen hasi aurretik, fidantza bat ordaindu beharko du, erabilpen horregatik eragin litzakeen kalteengatik.

Fidantza hau dirutan edo eragin litezkeen kalteengatik erantzungo lukeen banketxeko bermez egin ahal izango da. Era berean, Udalarekin konponbide hau eginez gero, fidantza aseguru-polizaren bidez ere egin ahal izango da.

Fidantzaren zenbatekoa hurrengo eskala honen arabera zahaztuko da:

Bidearen luzera Fidantza

Km. bateraino 225 pta/est. edo 340 pts/tona

Km. batetik 2 kmraino 325 pta/est. edo 490 pts/tona

2km. baino gehiago 375 pta/est. edo 570 pts/tona

(Gutxieneko fidantza, edozein kasutan 100.000 ptatakoa izango da.)

Mendi baterako ordaindutako fidantza ezin izango da beste baterako erabili, nahiz eta egurrak batera atera.

Fidantza itzultzeko eskaeraren ebazpena berau eskatu eta hilabete barru emango da. Epe horren ondoren erantzunik izan ez bada, baiezkotzat hartuko da ondorio guztietarako.

10. Artikulua. Bideen garbiketa.

Aprobetxamenduaz baliatzen direnek, edozein kasutan ere, bermatu egin beharko dute bideok edozein erabilgarritasunerako prest izango direla, aprobetxamenduak irauten duen bitarten beharrezkoak izan litezkeen garbiketak eta konponketak eginez. Hala egiten ez bada, zeregin honetaz Udala bera arduratuko da, baina kostua haien kontura izanik.

Dena dela, aprobetxamenduaz baliatuko direnek, ahal duten guztia egin beharko dute bideotatiko zirkulazioarengan inolako kalterik ez eragiteko. Bideotan ezin izango da enborrik ez adarrik utzi. Gainera, ibilgailuek bideotan utzitako lurrak, harriak, e.a. ere baztertu egin beharko dituzte bidetik.

11. Artikulua. Ikuskaketak.

Udalak ikusketak egingo ditu eta bideon egoeraren berri emango du, aprobetxamenduaren aurretik eta probetxamenduaren ostean. Argazkiak, agiri planimetrikoak, ikusentzutezkoak....e.a. erabil daitezke lagungarri.

12. Artikulua. Konponketa lanak.

Informazio hori ikusita, baimena eman zaionari, bideotan egin beharreko konponketaren berri, hala balitz, emango zaio, lanoi ekiteko epea ere jakinaraziz. Epe hori bukatu ondoren konponketok egin izango ez balira, Udalak berak ekingo dio zeregin honi haren kontura, kostua aldez aurretik ezarritako fidantzatik kenduko delarik. Fidantzako dirutza nahikoa izango ez balitz, falta den zenbateko guztia eskatuko da harik eta kalte guztiak ordaindu arte.

Egindako kalteak konpontezinak balira, hondatutako ondasunen edo egindako kalteen balioa ordainduko zaio udalari .

Udal-bide berberen aprobetxamenduaz aldi berean bat baino gehiago aprobetxatuz gero, kalterik balitz, erantzukizuna erabiltzaileen artean erdi bana banatuko da.

13. Artikulua. Bitartekaritza, itunebidea (kontziliazio) eta arbitraia.

Kalteen edo konponketen balorazioa dela eta Udalaren eta erabiltzailearen artean ez adostasunik balego, bi alderdiok, horretarako ados jarrita, bitartekaritza, itunebide eta arbitraiazko auzitan sartu ahal izango dira, dena dela honetarako hitzarmena, itunea, adostasuna edo kontratua sinatu beharko dutelarik. Auziokatik sor litezkeen gastuak erabiltzailearen kontura izango dira.

14. Artikulua. Baja aitortzea.

Aprobetxamendua amaitzen denean, interesatuak behartuta daude bajaren aitormena egitera. Berau, Udal Arduralaritzan bertan egingo da eta aurkezten den egunaren biharamunean sartuko da indarrean, Udalak ontzat ematen duen kasuan.

15. Artikulua. Jabearen erantzukizuna.

Garraiatzen diren materialeen jabeak izango dira Arau honetan zehazten direnak betearazten arduratuko direnak.

16. Artikulua. Harrobiak, mehatz-iharduerak eta lurrak lekuz aldatzea.

Bideok harrobietako materialeak garraiatzeko edo lurrak lekuz aldatzeko erabiltzen badira, iharduera honetaz arduratzen diren enpresak izango dira bideen mantenimenduaz ibilbide guztian arduratuko direnak.

Aldiz-aldika bideok ikuskatu egingo ditu udalak eta ikusitako kalte guztiak aipatutako enpresa horiek ordaindu beharko dituzte.

Zeina jendearen jakinaren gainean jartzen da, adieraziz, administrazio bidean behin-betikoa den erabaki honekin ados ez bazaudete, bere aurka Administraziorekiko Auzi Helegitea aurkeztu ahal izango duzuela, Euskal Herriko Goi Mailako Epaitegiaren aurrean, bera jaso ondorengo 2 hilabete barru, aldez aurretik, horren berri Udal honi eman beharko zaiolarik.

Guzti hori egoki deritzozuen bestelako edozein errekurtso jarri ahal izatearen kalterik gabe.

Gaintza, 1996ko martxoak 13.- Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena.(3157)


| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F