Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 21/04/2008
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

Udal zerbitzu eta jardueren tasak onartzea

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 1998-12-31 18829 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
Udal zerbitzu eta jardueren tasak onartzea
--------------------------------------------------------------------------------



Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen ordenantza arautzailea, 2 zenbakiduna.

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II. ZERGAGAIA

3. artikulua.

Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.



III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.



5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

Traktorearen udal zerbitzuaren kasuan, ordenantza honen eranskinean ematen diren irizpideak jarraituko dira.

b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V. OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.



VI. KUOTA

9. artikulua.

1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.



VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1. Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.



VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX. TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.



X. AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

xi. eranskina

Zerbitzu edo iharduera mota:

Udal ur hornidura.

TARIFA:

Kontsumitzen den m3 ur bakoitzeko 45 pezeta.

Tasa aplikatzeko arauak:

Tasa hau ezartzeko 3 hilabetean behin kontagailuak irakurri eta horrela jasotako emaitza horien arabera likidazioak pasatuko dira.

Zerbitzu edo iharduera mota:

Herriko baserritarrei traktorearen udal zerbitzua gidariarekin.

TARIFA:

3.000 pezeta orduko.

Tasa aplikatzeko arauak:

Nekazariek behar duten lana egiteko traktorearekin batera Gaintzako Lanberri Nekazarien Aldeko Elkartearen jabetzako tresnaren bat behar denean traktorearen udal zerbitzua Elkarte horrek eskatuta prestatuko da. Ondorioz, kasu horietan zerbitzua behar duten herriko baserritarrek Elkarte horretara zuzendu behar dute. Elkartea izango da, jasotako eskaera eta beharren arabera udalari zerbitzua non prestatu behar den adieraziko dioena, beti ere nahiko aurrerapenarekin. Funtzionamendu horretan egon daitezkeen akatsen erantzukizunik ezingo zaio leporatu udalari.

Elkarteko tresneria behar ez den kasuetan, zuzenean eskatuko da zerbitzuaren prestazioa.



Tasa hilean behin likidatuko da eta lehen kasuan Elkarteari zuzenduko zaio, baserri bakoitzean pasatu den denbora adieraziz.

Bigarrenean berriz onuradunari zuzenean bidaliko zaio.

Ondorio horietarako zerbitzua jasotzen duen baserritarrak egunean eguneko agiri bat sinatuta emango dio traktore gidariari. Agiri horien kopiak ezarriko zaizkie hileroko likidazioei.

Likidazioak, zerbitzua prestatutako hurrengo hilaren lehen hamabostaldian aurkeztuko dira eta hil horren amaierarako ordainduak izango dira, nola eta aplazamendua eskatzen ez den, behar bezala justifikatua.

Ordenantza hau Gaintzako udalbatzak 1998ko urriaren 24ko bileran onetsi zuen hasierako izaerarekin eta jendeaurrean egon den epean bere aurka kexarik jaso ez denez, behin-betiko izaerekin onetsia geratu da, Gaintzan, 1998ko abenduaren 17an.

Gaintza, 1998ko abenduaren 17a.—Alkatea.

(248) (12550)



| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F