Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 21/04/2008
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

2008ko trazio mekanikozko ibilgailuen zergaren agiriak ordaintzeko borondatezko epea.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

72. zenbakia Data 2008-04-16 11617 orria

--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
2008ko trazio mekanikozko ibilgailuen zergaren agiriak ordaintzeko borondatezko epea.
--------------------------------------------------------------------------------

GAINTZAKO UDALA

Kobran­tza Iragarkia

Udalerri honetako zergadunei eta gainon­tzeko interesatu guztiei jakinarazten zaie 2008ko apirilaren 21tik maia­tza­ren 16arte, 2008ko trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren agiriak borondatez ordain­tzeko epea zabalik egongo dela.



Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan epearen lehenengo egunean zordunduko dira.

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banke­txe edo aurrezki-kutxe­tan ordain dezakete. Ordain­tze­rakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbidera­tzea eskatu ahal izango da.



Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandu­tza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.

Gain­tza, 2008ko apirilaren 7a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.

(37) (4121)



| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F