Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 10/09/2009
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Gaintza
    Ayuda

Sokobio-Artxueta bidea konpontze lanak 

Sokobio-Artxueta bidea konpontze lanak

GAINTZAKO UDALEKO UDALBATZARRAK 2009ko uztailaren 29an egindako bileran, besteak beste honako akordioa hartu zuen:

1.- SOKOBIO ARTXUETA BIDEAREN KONPONTZE LANAK BEHIN BEHINEKO ESLEITZEA.
IKUSIRIK

Gaintzako udalak Sokobio Artxueta bidea konpontzeko esleipena egiteko jardunbideari hasiera ematea eta Baldintza Pleguak onartzea erabaki zuela.

Kontratazio jardunbidean hiru enpresei eskatu zitzaiela oferta: Antzibar Eraikuntzak S.A., Uzturpe eta Otegi eraikuntzak, hain zuzen ere.

Hiru enpresen proposamenak aztertu ondoren arkitekto jaunak informatu du Antzibar Eraikuntzak S.A. enpresaren proposamena dela egokiena


KONTUTAN HARTURIK

Kontratu honek izaera publikoa duela, Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 19. eta elkarri darraizkion artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 93, 96 eta 97 artikuluetan xedatu denez, kontratazio espedienteak hiru eratakoak izan daitezke, hain zuzen, arruntak edo ohikoak, presazkoak eta larrialdietakoak. Halaber, espediente honetarako egindako Administrazio-Baldintza Zehatzen Agiriak ohiko tramitazioa jasotzen du, kontratu honen unitate sustatzaileak adierazitakoarekin bat etorriz.

Bestalde, esleipen-jardunbidea, publizitate gabeko jardunbide negoziatua izan da, aipatu Legearen 153, 155.d) eta 161.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Jardunbidearen fase guztiak garatu ondoren, kontratazio-organoari dagokio behin-behineko esleipena erabakitzea, Kontratazio-Mahaiak egindako proposamena onartu duelarik, aipatu Legearen 135. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontratazio Organoa Udalbatza da Toki-Araubideen oinarriak jartzen dituen Legeak xedatutakoaren arabera.


ERABAKI DU

LEHENIK.- Sokobio Artxueta bidea konpontze lanak egiteko kontratua ANTZIBAR ERAIKUNTZAK S.A. enpresari behin behingoz esleitzea, Udal Arkitektoaren txostenaren arabera.

BIGARREN.- Esleipen prezioa, 59.535,84.-€urokoa izatea (BEZa barne). Kontzeptu honen barruan exekuzio materiala, zergak, industria-onura, gastu orokorrak eta kontratuaren xedea exekutatzeko beharrezkoak diren beste gainontzeko gastuak sartu dira, eta hilabeteko epean kontratua burutzea.

HIRUGARREN.- Esleipen prezioa Gaintzako udaleko aurrekontuko 1-00-00-622-440 00-02-00 partidari atxikitzea.

LAUGARREN.- Kontratista esleipendunari jakinaraztea 15 lanegunetako epean, honako dokumentazioa aurkeztu behar duela:

- Behin Betiko bermea eratu izanaren egiaztagiria (esleipen prezioa (BEZ gabe) -ren %5a).

- Kontratuaren iraupen osorako bere kontura harpidetutako aseguru poliza. Izan ere, kontratua betearaztean sortutako erantzukizun zibilaren arriskua estali beharko du, eta gutxieneko estaldura 600.000€-koa izango da.

- Lizitazio eta esleipen iragarkien tasak ordaindu izanaren egiaztagiriak, hala badagokio.

Aipaturiko epea, ebazpen hau kontratatzailearen profilean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasiko da.

Behin betiko esleipena, epe hau iragan eta 10 laneguneko epean ematea, beti ere esleipendunak eskatutako agiriak aurkezten baditu, eta behin betiko bermea aurkeztuz gero.

BOSGARREN.- Erabaki hauek lizitatzaileari jakinaraztea eta Gaintzako Udaleko Kontratazio Profilean argitaratzea.

Gaintzan, 2009ko irailaren 03an.

Alkatearen Idazkari-Kontuhartzaileak;
Oniritzia;




Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena Elena Zabala Zubizarreta


| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F