Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 22/03/2010
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Gaintza

?

LEHEN AZTERKETA ERREPIKATZEA 

LEHEN AZTERKETA ERREPIKATZEA

LEHEN AZTERKETA ERREPIKATU BEHARRA

AZTERKETAREN DATA ETA LEKUA

EGUNA: 2010EKO MARTXOAREN 12A - OSTIRALA

LEKUA: GOIERRIKO LANBIDE ESKOLA

ORDUA: GOIZEKO 10AK.

                  AZTERKETA ERREPIKATZEKO ARRAZOIAK

 

 

ZERBITZU ANITZETARAKO PEOI LANPOSTUA HORNITZEKO EPAIMAHAIAREN BILERA.

 

 

EGUNA: 2010eko martxoaren 4a

LEKUA: Gaintzako udala.

ORDUA: 9:30ean.

 

 

BERTARATUAK

 

Iñaki Artano Errazkin

Iñigo Arriaga Segura

Maria Carmen Laguardia Garmendia

Antonia Irastorza Etxabe

Lourdes Insausti Barandiaran

Manuel Maria Unanue Arza

 

Idazkaria: Elena Zabala Zubizarreta.

 

LAN ZERRENDA

 

2010eko otsailaren 24an egindako azterketaren kontra jarritako alegazioa.

 

AKORDIOAK

 

2010eko otsailaren 24an egin zen azterketa oinarrien arautzen zutenarekin bat ez zetorrela esanez azterketa bertan behera uztea edo oinarriekin bat ez zetozten galderak anulatzea eskatu du hautagai batek.

 

Bere eskaera argudiatzeko adierazi du oposaldia arautzerakoan, konkretuki lehenengo azterketa arautzerakoan, esaten dela gaitegiko gai orokorrari buruzkoa izango dela eta egin zen azterketa berriz, gaitegi osoaren buruzkoa izan zen.

 

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren erabaki zuen:

 

1.- Azterketa bertan behera uztea eta berriro ere egitea.

 

2.- Kontutan izanik bakarrik azterketa atzera botatzen dela eta ez deialdia (bere osotasunean) azterketa egin zuten 20 hautagairi akordio honen berri ematea eta berriro ere hurrengo martxoaren 12 edo 18an egingo den azterketara deitzea.

 

3.- Era berean, IVAPekin harremanetan jartzea datak zehazteko eta azterketa berriro ere prestatu dezaten eskatzeko.

 

Besterik gabe, bilera bukatutzat ematea erabaki da.

 


| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F