Gipuzkoa lurralde historikoan dago Gaintza, Goierri eskualdean. Aralar mendizerrak babesten du herri atsegin hau, eta ingurune liluragarria atzeman daiteke.
Herriko erdigunean bertan San Migel parrokia da nagusi, izan ere, XVI. mendeko tenplu honen inguruan ageri dira hiriguneko gainerako etxeak. Tenplu eder honek, gainera, errenazimendu garaiko erretaula dauka.
Inguruko paisaien ikuspegi paregabeak
Ondoren, herriko inguruetan txangoa egitea erabakiz gero, San Martin baseliza bisitatzeko parada izango dugu; udalerriaren kanpoko aldean kokatuta dagoen ermita hau herriko eliza zen antzina.
Bestalde, herriaren kokaguneari esker, inguruotako ikuspegi paregabeetaz gozatzeko aukera izango dugu, Aralarko mendietaz eta Ausa-Gaztelu (904 m.) tontorretaz, besteak beste.
Herriko jai nagusiak irailaren 29an ospatzen dira Gaintzan, San Miguelen omenez. Halaber, azaroaren 11n erromeria egiten dute San Martin ermitan.