Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 13/05/2008
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

Gaintzako Haurreskola

Gaintzako Haurreskola

Ordezkapen zerrendaren irekiera (08/04/18)

Ordezkapen zerrendaren irekiera 2008ko apirilaren 18tik.
Eskabide orria atxikitzen da.
Eskabideak jasotzeko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 / 15:00-16:30
Ostirala: 9:00-14:00
Partzuergoaren egoitzan (Eibar)
Eskabide orriarekin NANaren kopia bat aurkeztea derrigorrezkoa da.
Edozein zalantza argitzeko: pertsonalkudeaketa@haurreskolak.net helbidera zuzendu.
Telefono zenbakia: 943-821753

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO HEZITZAILEAK ORDEZKATZEKO ZERRENDEN IREKITZEA

2008ko apirilaren 18tik aurrera Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak ordezkatzeko eta lanpostu hutsak betetzeko zerrendak irekiko dira. Zerrenda horiek inolako mugarik gabe egongo dira irekita.

HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO ESKAKIZUNAK:

Hauek dira deialdian parte hartu ahal izateko eskakizun orokorrak:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea edo, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen joan-etorri askea baimenduta duen estatu bateko herritarra izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartzeko aukera izango dute, betiere, senar-emazteak zuzenbidez bananduta ez badaude. Horrez gain, estatu kideetako herritarren ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, bai eta haien ezkontideenek ere, betiere, senar-emazteak zuzenbidez bananduta ez badaude, ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamazortzi urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroko adina ez izatea.

c) Egin beharreko funtzioak normaltasunez garatzea eragozten ez dituen gaixotasunik edo urritasun fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Hutsegite larria edo hutsegite oso larria egin izanagatik edozein Administrazio Publikoren diziplinako espedientearen zigorrik ez izatea, eta zerbitzutik bereizita edo eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

ZERRENDETAN SARTZEKO ESKAKIZUN OROKORRAK:

Titulu akademikoak:

a) HAURRESKOLAK Partzuergo Publikoko postuetarako hautagaien zerrendan sartzeko, ezinbestekoa izango da Haur Hezkuntzako Maisu-maistra titulua, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua edo Haurtzaindegiko Teknikari Espezialista titulua izatea edo tituluaren agiria izateko eskubideak ordainduta izatea, edo dagokion gaikuntza edo homologazioa izatea.

b) Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo antzekoa izatea (informazio gehiagorako, ikus 263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, 1998ko urriko 23ko 202. EHAAn).

Aurretik adierazitako bi eskakizunak (titulu akademikoak eta Euskara-titulua) bete beharrekoak izango dira zerrendetan sartu nahi duten hautagai guztientzat, zerrendak irekitzen direnean, eta eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako izan beharko dituzte.

BAREMAZIO-IRIZPIDEAK:

Zerrenda honetan izena emateko unean ez da inolako meriturik kontuan hartuko. Meritu horiek urteko berbaremazio-aldian baloratuko dira.

HAUTAGAIEN ORDENA:

Hurrengo urteko berbaremazioa egin arte, 2007ko otsailaren 12tik aurrera izena ematen duten hautagaiak eskaeren eta dokumentazioaren aurkezpen-ordenaren arabera sartuko dira Partzuergoko zerrendan, betiere eskaera behar bezala bete eta eskatutako dokumentazio guztia (eskatutako baldintza guztiekin eta justifikazio-agiri guztiak behar bezala aurkeztuz) aurkezten badute. Horrez gain, Partzuergoko hezitzaileen zerrenda bateratuko azken zenbakitik aurrera sartuko dira hautagaiak. Hautagai horiek egiten den hurrengo berbaremaziotik aurrera sartuko dira hezitzaileen zerrenda bateratuan, zerrendetan jarraitzen badute behintzat.

FUNTZIONAMENDU-IRIZPIDEAK:

Partzuergoko hezitzaileen zerrenda bateratuan ordezkapenen inguruan aplikatzen den araudi bera aplikatuko da.

Gaintzako Haurreskola-Armendariz

Helbidea Armendariz pilotalekua
Posta-kodea 20248
Udala Gaintza
Telefonoa/Faxa  943805097
E-posta armendariz.gaintza@haurreskolak.net
Irekiera ordua 08:00:00
Itxiera ordua 16:00:00

Gelen zerrenda
0, 1 eta 2 urte elk.
Gela-kopurua 1
Plazak orotara 10
Plaza libreak 6


| Herriko Plaza s/n. Teléfono: 943 889564, Fax: 943 889564 | © Ayuntamiento de Gaintza. CIF P2003800F