Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/21
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

2008-04-02 Wi-Max laguntzak

Gaintzako Udalak jakinarazi nahi dizue Eusko Jaurlaritza diru laguntzak ematen ari dela, banda zabala eta telefonia Wimax teknologiaren bidez eduki ahal izateko.

Une honetan, aparatuak eta instalazioa %100 subentzionatuta daude.

Espedienteak tramitatzen ari dira eta jakinarazten dizuegu laguntzak jaso nahi dituen edonork eskaerak egin ditzakeela, udalerrian seinalea iristen den zonan bizi bada betiere.

Horretarako, ipini harremanetan Igone edo Lurdesekin apirilaren 22a baino lehen: 943 31 86 09 (09:00-17:00).


Eskerrik asko.

Gaintza, 2008ko apirilaren 2an.


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F