Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
253. zenbakia Data 2007-12-31 35294 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
2008ko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Iragarkia
Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2007ko azaroaren 22ko bileran hartutako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalen aldaketak, 2008. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Guzti hori, Gipuzkoako Toki Ogasunak erregulatzen duen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.
Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Horren kalterik gabe, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik argitalpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Gaintzan, 2006ko abenduaren 31.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(182) (14261)
ERANSKINA
A) ALDAKETAK
1) ZERGAK
Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga.
Tarifak eta koefizientea
Ibilgailuaren potentzia eta mota Tarifak
A) Ibilgailuak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak ......................... 21,10
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak .............. 42,25
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak ............ 70,45
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak ............ 98,60
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak ............ 126,75
20 zaldi fiskaletik gorakoak ........................... 154,90
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak ......................... 97,60
21etik 50 plazatara bitartekoak ...................... 139,00
50 plaza baino gehiagokoak .......................... 173,80
C) Kamioiak:
1.000 kg.tik beherako karga erabilgarria dutenak 49,55
1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria
dutenak ................................................... 97,60
2.999tik 9.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria
dutenak ................................................... 139,00
9.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 173,80
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak .................. 20,70
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak ................. 32,55
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak ................... 97,60
E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran
eramandako atoi eta erdi atoiak:
1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehiagoko
karga erabilgarria dutenak ........................ 20,70
1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria
dutenak ................................................... 32,55
2.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 97,60
F) Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak ............................................. 5,20
125 cc.ra bitarteko motozikletak .................... 5,20
125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motozikletak .... 8,90
250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motozikletak .... 17,75
500 cc.tik 1.000 cc.ra bitarteko motozikletak .. 35,50
1.000 cc.tik gorako motozikletak ................... 71,00
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga,
Tarifa
B.1.1. ‑Eraikuntza berriak (babes ofizialeko etxe-
bizitzak salbu) .......................................... Aurrekont.
............................................................... %3,20
B.1.2. ‑Babes ofizialeko etxebizitza berriak ...
............................................................... Aurrekont.
............................................................... %1,60
2) TASAK
Zerbitzu publikoak eskaini edo jarduera administratiboak burutzeagatik
2.1) Ur hornidura:
Kontsumoak Tarifa
Kontsumitutako m³ bakoitzeko ...................... 0,50
Tarifa aplikatzeko arauak:
A. Kontsumoa egon edo ez egon hiruhilero 5 m³tako gutxienekoa ordainduko da.
B. Prezioa hiru hilero kobratuko da ordainagiri bidez.
€
Ura hartzeko baimena .................................. 42,65
2.2) Zaborrak bildu eta iraitzeko zerbitzua.
Tarifa:
€/Seihilekoa
Etxebizitzak, hutsak barne ............................ 21,10
Tabernak, Jatetxeak, elkarteak, aterpetxeak etabar. 42,20
Tarifa aplikatzeko arauak:
A. Prezioa seihilero kobratuko da ordainagiri bidez.