Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
239. zenbakia Data 2009-12-17 59 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 Udal Administrazioa
GAINTZAKO UDALA
2010eko ORDENANTZA FISKALAK. Behin betiko onarpena.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Iragarkia
Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat onartuta geratu da Udalbatzarrak 2009ko urriaren 19ko bileran hartutako erabakia, honen eranskinean adierazten diren Ordenantza Fiskalen aldaketak, 2010. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Guzti hori, Gipuzkoako Toki Ogasunak erregulatzen duen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.
Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Horren kalterik gabe, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik argitalpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Gaintza, 2009ko abenduaren 10a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea. (14642)
ERANSKINA
A) ALDAKETAK
1. ZERGAK
1.1. ‑TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
TARIFAK ETA KOEFIZIENTEA
Ibilgailuaren potentzia eta mota Tarifak (€)
a) Ibilgailuak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak ......................... 21,85
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak .............. 43,75
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak ............ 73,00
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak ............ 102,15
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak............. 131,30
20 zaldi fiskaletik gorakoak............................ 160,50
b) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak ......................... 101,10
21etik 50 plazatara bitartekoak ...................... 144,00
50 plaza baino gehiagokoak .......................... 180,05
c) Kamioiak:
1.000 kg.tik beherako karga erabilgarria dutenak 51,35
1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria dute-nak 101,10
2.999tik 9.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria dute-nak 144,00
9.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 180,05
d) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak .................. 21,45
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak ................. 33,70
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak ................... 101,10
e) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran era-mandako atoi eta erdi atoiak:
1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehiagokokarga erabilgarria dutenak 21,45
1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria dutenak 33,70
2.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 101,10
f) Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak ............................................. 5,40
125 cc.ra bitarteko motozikletak .................... 5,40
125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motozikletak .... 9,20
250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motozikletak .... 18,40
500 cc.tik 1.000 cc.ra bitarteko motozikletak .. 36,80
1.000 cc.tik gorako motozikletak ................... 73,55
1.2. ‑ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
TARIFA
B.1.1. Eraikuntza berriak (babes ofizialeko etxebizitzak salbu): %3,20.
B.1.2. Babes ofizialeko etxebizitza berriak: %1,60.
1.3. ‑ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDENANTZA ERREGULATZAILEA
Landa lur izaerako Ondasun higiezinen zergari aplikagarri izango zaion karga tasa: Ehuneko 0,6000.
1.4. ‑HIRI LURREN BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Honako testua izango du.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Lurralde historikoko toki-ogasunak arautzen dituen foru-arauak eta zergaren foru-arau zehatzak araututakoari jarraiki, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ezartzen eta biltzen du udal honek, ordenantza honek araututakoa betez. Ordenantza honen zati da bere eranskina, aplikagarri diren ehunekoen eta tarifen taula jasotzen duena.
2. artikulua.
Udalerri osoan aplikatzen da ordenantza.
II. ZERGA-EGITATEA
3. artikulua.
1. Hiri-izaerako lursailen batek izan dezakeen balio gehikuntza da zerga egitatea, lursailaren jabetza edozein tituluren bidez transmititzen denean edo haren gainean jabetza mugatzen duen edozein gozamen-eskubide erreal eratzen edo transmititzen denean, gehikuntza hori ageri jartzen bada.
2. Zergaren eragin-esparruan, hiri-lurrak izango dira:
Hiri-lurzorua; urbanizagarria; urbanizagarri programatua; urbanizagarri programatu gabea, hari eragiten dion hirigintza-jarduerako programa bat onartzen denetik aurrera; bide zolatuak edo espaloi zintarriak dituzten lurrak, horrez gain, estolderiak, ur hornidura, argindar-hornidura eta argiteria publikoa badute; eta hiri-izaerako eraikinek okupatutako lurrak.
Hiri-lur izango dira, halaber, nekazaritza-legediak araututakoa urratuz zatitutako lurrak; betiere, zatiketa horrek haren nekazaritza-erabilera desitxuratzen badu; hala ere, horrek ez du lur horien landa-izaera aldatzen, zerga honen aplikaziotik kanpora.
III. ZERGARI EZ LOTUAK
4. artikulua.
1. Ez dira zerga honi lotuko landa-lurrek izandako balio-gehikuntzak.
2. Zerga honen eragin-esparruan, landa-ondasun higiezinak izango dira: Aurreko artikuluko 2. epigrafeak hiri-lurtzat jotzen ez dituen lurrak.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1. Balio-gehikuntzaren gaineko zerga hau ordaintzetik salbuetsita izango dira pertsona eta entitate hauek:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, lurralde historikoko administrazioa eta horien erakunde autonomiadunak, administrazio-izaerakoak.
b) Udalerria, udalerriko toki-entitateak eta udalerria kidetzat duten toki entitateak eta horien guztien erakunde autonomiadunak, administrazio-izaerakoak.
c) Ongintzako edo ongintza eta irakaskuntzako sailkapena duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileak eta legediari jarraituz eratutako mutualitateak eta montepioak.
e) Nazioarteko itun edo hitzarmenetan salbuespena aitortu zaien pertsona eta entitateak.
f) Itzuli beharreko emakida administratiboen titularrak, emakidak ukitzen dituen lurrei dagokienez.
g) Gurutze Gorria eta antzeko entitateak, lurralde historikoko administrazioak hala xedatzen duenean.
2. Halaber, zerga ordaintzetik salbuetsita izango dira honako ekintza hauen ondorioz gertatutako balio-gehikuntzak:
a) Ezkontza-sozietateari egindako ekarpenak.
b) Ondasun higiezinak ezkontideen artean eskualdatzea eta esleitzea, ondasunak eta eskubideak ezkontza-sozietatera ekartzen badituzte eta haien ondasun komunak ekartzen badituzte.
c) Ezkontideek ondasun higiezinak eskualdatzea seme-alaben alde, ezkontzaren deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa erabakitzen duten sententziak betetzeko.
d) Zor-eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
V. SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
Zergaren subjektu pasibo dira:
a) Lurren transmisioetan edo irabazi gisaz jabetza mugatzen duten gozamen-eskubide errealen eraketa edo transmisioetan, lursaila eskuratzen duen pertsona edo eskubide erreala eratzen zaion edo transmititzen zaion pertsona.
b) Lurren transmisioetan edo jabetza mugatzen duten kostubidezko gozamen-eskubide errealak eratu edo eskualdatzean, lursailaren transmititzailea edo eskubide erreala eratzen duen edo transmititzen duen pertsona.
VI. ZERGA-OINARRIA
7. artikulua.
1. Hiri-lurrek zergaren sortzapen unean eta gehienez hogei urteko epealdian izandako balio-gehikuntza erreala da zerga honen zerga-oinarria.
2. Gehikuntza errealaren zenbatekoa zehazteko, Eranskinean jasotako eskalan adierazitako ehunekoa aplikatuko zaio lursailak zergaren sortzapen-unean duen balioari.
3. Artikulu honetako bigarren epigrafeak adierazitako ehunekoa zehazteko, arau hauek aplikatuko dira:
Lehena: Zergak kargatzen duen eragiketa bakoitzaren balio-gehikuntza artikulu honetako 2. zenbakian finkatutako urteko ehunekoaren arabera zehaztuko da;gehikuntza agerian egon den urte-kopurua biltzen duen epealdirako izango da ehuneko hori.
Bigarrena: Sortzapen-unean lurraren balioaren gain aplikatu beharreko ehunekoa hau izango da: Kasu konkretu bakoitzari aplikagarri zaion urteko ehuneko balio-gehikuntza agerian egon den urte-kopuruaz biderkatzetik ateratzen dena.
Hirugarrena: Lehen arauarekin bat eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion ehunekoa zehazteko eta bigarren arauarekin bat aipatutako urteko ehunekoa biderkatu beharreko urte-kopurua zehazteko, balio-gehikuntza agerian egon den aldia osatzen duten urte osoak baino ez dira izango kontuan; hala ere, aipatutakoaren eraginetarako, aldi horretako urteen zatikiak ez dira kontuan izango.
8. artikulua.
Lursailen eskualdaketak gertatuz gero, zergaren sortzapen-uneko balioa izango da ondasun higiezinen gaineko zergaren baitan halakotzat jotzen dena.
9. artikulua.
1. Jabetza mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratzean eta eskualdatzean, Eranskinean agertzen diren urteko ehunekoak aurreko 7. artikuluan definitutako atalaren gain aplikatuko dira. Hark, Ondare Transmisio eta Egintza Jurídiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatutako arauen aplikazio bidez kalkulatutako eskubideen balioa adierazten du.
2. Eraikin edo lursail baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea edo eraikuntza-lurraren azpian egiteko eskubidea eratzean edo transmititzean gainazalean ondasun-eskubiderik sortu gabe, urteko ehunekoen taula aplikatuko da 7.artikuluan definitutako balioaren gain, transmisio-eskrituran finkatutako proportzionalitate moduluari erreparatuta. Halakorik ez balego, lur gainean edo lur azpian eraikitzekoak diren solairuen azalera edo bolumenaren eta haiek eraiki ondorengo azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezartzetik ateratzen den proportzionalitatea.
3. Nahitaezko desjabetzerik gertatzen bada, urteko ehunekoen taula aplikatuko zaio (Eranskinean jasoa), lursailaren balioari dagokion balio justuaren zatiari.
VII. ZERGA-KUOTA
10. artikulua.
Zerga-oinarriari Eranskinean adierazitako zerga-tasa aplikatuta lortuko da zerga-kuota.
VIII. ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1. Zerga ordaintzeko betebeharra sortuko da:
a) Lurraren jabetza doan edo kostubidez eskualdatzen denean, bizien artean edo heriotzagatik, transmisio-egunean.
Jabetza mugatzen duen edozein gozamen-eskubide erreal eratzen edo eskualdatzen denean, eraketa edo transmisioa gertatzen den egunean.
Hauek izango dira, aurreko epigrafeen baitan, transmisio-datak:
a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan, agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak badira, haiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen ofizioagatik funtzionario publiko bati ematen zaionekoa.
b) Heriotzagatiko eskualdaketetan, heriotza-eguna.
2. Ebazpen judizial edo administratibo irmoaz lurraren eskualdaketa edo haren gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketaren egintza edo kontratuaren deuseztasuna, deuseztapena edo iraungipena gertatu dela aitortu izan bada, subjektu pasiboak ordaindu duen zergaren itzulketa eskubidea izango du; betiere, egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa ebazpena irmo hartu zenetik bost urteko epearen barruan eskatu izan badu. Interesatuek Kode Zibilaren 1295 artikuluak aipatzen dituen elkarrekiko itzulketak egin behar dituztenean, irabazpidea dagoela iritziko da. Nahiz eta egintzak edo kontratuak irabazpiderik sorrarazi ez, deuseztapena edo iraungipena zergaren subjektu pasiboak dituen betebeharrak ez betetzearen ondorio izan bada, itzulketarik ez da izango.
3. Kontratua kontratugileen adostasunez geratzen bada eraginik gabe, ez da ordaindutako zerga itzuliko, eta tributuak ordaindu behar dituen egintza berritzat hartuko da. Bat etortzea kontziliazio-ekitaldian iritziko da.
4. Baldintzaren bat duten egintza edo kontratuetan, haien kalifikazioa Kode Zibileko aginduen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta hura bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga galdatu egingo litzateke noski; eta baldintza betetzean aurreko ataleko arauari jarraituz egingo litzateke itzulketa.
IX. KUDEAKETA
12. artikulua.
Zergagatik dagokien aitorpena udal-administrazioan aurkeztu beharra daukate subjektu pasiboek. Aitorpena udal-administrazioak berak eskainiko duen ereduan egingo da. Aitorpenean, kuota ezartzeko beharrezko eta ezinbesteko diren datuak eta zerga zerrendako elementuak azalduko dira. Aipatu kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den une berean ordaindu beharko da.
13. artikulua.
Hurrengo lerroetan adierazitako epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta hark adierazitako kuota ordaindu. Zergaren sortzapen-datatik aurrera zenbatuko da epea.
a) Bizien arteko egintzen ondorio bada, 30 egun balioduneko epea izango da.
b) Heriotzagatiko egintzak izanez gero, sei hileko epea izango da, baina urtebeteraino luza daiteke, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.
14. artikulua.
1. Deklarazioarekin batera, ezinbestean aurkeztu beharko da zergaezarpenaren sorrerako egintzen edo kontratuen agiriak, behar bezala kautotuak.
2. Agiri bidez kreditatu beharko dira, halaber, eskatutako salbuespen edo hobari oro.
15. artikulua.
Udal-administrazioak interesdunei errekeritu ahal izango die Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen agiriak aurkez ditzaten hogeita hamar eguneko epean (interesatuak eskaturik beste hamabost egun luza daitekeelarik aipatu epealdia). Eskatutako dokumentuak beharrezkoak badira aitorpena egiaztatzeko, egindako errekerimenduei jarritako epeen barnean ez erantzuteak zerga-urraketa eta dagokion santzioa dakartza. Esandako agiri horiek interesatuak berak (bere onurarako bakarrik) alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko direnean, errekerimenduari ez erantzuteak, likidazioa egiaztatu gabeko alegazioak kontutan hartu gabe egitea ekarriko du.
16. artikulua.
12. artikuluak xedatutakoa betetzekoa izanda, honako pertsona hauek subjektu pasiboen epe berdinetan jakinarazi beharko diote udal-administrazioari zerga-egitatea gertatu izana:
a) Ordenantza fiskal honen 6. artikuluko a) letran jasotako egoeretan, dohaintza-egileak edo eskubide erreala eskualdatzen duen pertsonak, negozio juridikoa bizien artean egin bada.
b) Ordenantza fiskal honen 6. artikuluko a) letran jasotako egoeretan, eskuratzaileak edo eskubide errealaren eraketaren edo eskualdaketaren hartzaileak.
17. artikulua.
Era berean, notarioen eginbeharra da udal-administrazioaren eskuetan jartzea urteko hiruhileko lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo indize laburtua, hain zuzen ere udalerrian zerga honen zerga egitatea gauzatu izana adierazten duten egintza, egitate edo negozio juridikoak jasotzen dituztenena, azken nahiaren egintzak izan ezik. Epe berean, notarioek udal administrazioaren eskuetan jarri behar dute honako zerrenda hau: Sinadurak ezagutzeko edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien egintza, egitate edo negozio juridikoak jasotzen dituzten dokumentu pribatuena. Artikulu hau Lurralde Historikoko Zerga Arau Orokorrean xedatua dagoen lankidetzazko eginbehar orokorraren kalterik gabe ulertu behar da.
18. artikulua.
1. Aitortu izan ez zaizkion zerga-egitateak gertatu izanaren berri badu udal administrazioak, 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aitorpena egin dezaten, zerga-urraketa adierazteko eta, hala balitz, dagozkien zehapenak ezartzeko aukerari eutsiz.
2. Udal-administrazioak aipatu errekerimenduak bideratu eta interesatuek dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, administrazioak eskura dituen datuekin. Era berean, dagokion likidazioa egingo da, eta, balegokio, bidezko baliabideen adierazpen eta sarrerak egiteko epeak jarriko dira, egindako edo egin daitezkeen zerga-urraketa adierazteko eta ondoriozko zehapenak ezartzeko aukerari eutsiz.
19. artikulua.
Ezingo da Jabetza Erregistroan inskribatu lursailen eskualdaketako eta gainerako agiririk, aurretiaz ez bada kreditatzen zerga hau ordaindu dela edo kuoten ordainketa geroratu dela.
20. artikulua.
Zerga-alorreko Foru Arau Orokorrak xedatutakoa beteko da ordenantza honek araututako zerga kitatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko, bai eta zerga-arauen urraketak kalifikatzeko eta horiei dagokien zehapenak erabakitzeko ere.
X. XEDAPEN GEHIGARRIA
9.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onesten duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, honako arau hauek bete beharko dira:
1.
a) Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko ehuneko bia, ehuneko hirurogeita hamarra gainditu gabe.
b) Bizi arteko gozamen-eskubideen kasuan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago baditu, eta hori gutxituz joango da adina handituz doan heinean urte bakoitzeko ehuneko 1eko proportzioan, balio osoaren ehuneko 10eko mugarekin.
c) Pertsona juridikoen alde eratutako gozamen-eskubideetan, 30 urtetik gorako epe baterako edo epe zehaztugaberako eratzen badira gozamenak, suntsiarazpen-baldintzapeko jabetza osoaren eskualdaketatzat joko dira.
2. Jabetza soileko lursailaren balioa gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko kendura izango da. Aldi baterako diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, aldi baterako gozamen edo gozamen biziartekoen –kasua zein den– balorazioari dagozkion arauak horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio
XI. AZKEN XEDAPENA
Udalbatzak 2009ko urriaren 19ko bilkuran onartu zuen ordenantza fiskal hau eta bere eranskina, eta 2010ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Indarrean iraungo du harik eta hura aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.
ERANSKINA
Bilkura-data: 2009ko urriaren 19a.
I. PORTZENTAI TAULA
Aldia Urteko %
a) 1etik 5 urtera .......................................... 3,1
b) 10 urte arte ............................................ 2,8
c) 15 urte arte............................................. 2,7
d) 20 urte arte ............................................ 2,7
II. TARIFA
ZERGA-TASA
%32,50.
2. ZERBITZU PUBLIKOENGATIKO ETA JARDUERENGATIKO TASAK ARAUTZEKO
ORDENANTZA
2.1. ‑HONDAKIN SOLIDOAK JASOTZEKO, TRATATZEKO ETA APROBETXATU EDO DESUSEZTATZEKO ZERBITZUA
TARIFAK
€/seihilabe.
Etxebizitzak (hutsik daudena barne) .............. 45,00
Tabernak, jatetxeak, elkarteak, aterpetxeak, eta abar. 90,00
2.2. ‑UDAL HILERRIKO ZERBITZUEN ETA EMAKIDENGATIKO TASA
10 urteko eskubidea (Aurrez ordaindua dutenak salbu): 300,00 €.
Plakaren grabazio lanak udalak egingo ditu eta kobratuko ditu.
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
244. zenbakia Data 2009-12-28 124 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 Udal Administrazioa
GAINTZAKO UDALA
BEHIN BETIKO ONARPENA: 2010 ordenantza fiskalak. Akats zuzenketa (GAO 239 zk. 2009-12-17).
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Akats zuzenketa
2009ko abenduaren 17an, 239 zenbakian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den iragarkian, Gaintzako ordenantza fiskalen 2010erako aldaketak behin betirako onartzearenean, akatsak ikusi dira:
Akatsak honako hauek dira.
— Iragarkiak esaten du:
1. Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
2. Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.
II. Tarifa: Zerga-tasa: %32,50.
— Zuzenduta honela gelditzen dira:
1. Goiko pasarte horretan aipatu den Foru Agindu horretako 18.1 artikuluiarekin bat, tipo, kuota, tarifa eta Ordenantzak irmotu eta aldatzen dituzten erabakien kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tarteratu ahal izango du interesa duen edonork Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Areto egokian, aipatu erabakiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.
2. Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.
Tarifa: Zerga-tasa: %10,00.
Gaintza, 2009ko abenduaren 17a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(121) (14944)