GAINTZAKO UDALA
Kobrantza iragarkia
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie 2008ko apirilaren 25etik 2008ko maiatzaren 30 arte, 2008ko 1. hiruhilabeteko ur-hornidura tasako agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan epearen lehenengo egunean zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunen helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan eta baita udaletxean ere ordain daitezke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; eta une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Apirilaren 25erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunek Gaintzako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandutza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.
Gaintza, 2008ko apirilaren 15a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.