Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
149. zenbakia Data 2008-08-06 25351 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
2008ko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren matrikula. Jende aurreko erakusketa.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Iragarkia
Foru Aldundiak eginiko aurtengo ekitaldiari dagokion udalerri honetako Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren matrikula jaso da eta jendeari ezagutzera ematen zaio, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergari buruzko Testu Bategina onartuz, apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretuko Arauemaileko 17. artikuluko 2. zenbakian (abuztuaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) eta aipatu zergaren kudeaketari dagokionean zenbait alderdi arautzen dituen azaroaren 19ko 80/1991 Foru Dekretuko 2. artikuluko 3. zenbakian (26ko Gipuzkaoko Aldizkari Ofizilean) ezarritakoa betez, ondoko arau hauen arabera:
a) Agerian aurkitzen den lekua: Idazkaritza-Kontuhartzailetza.
b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak jartzeko epea: 15 lanegunetakoa, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den ondorengo lanegunetik zenbatzen hasita.
c) Errekurtsoak aurkezteko organoa: Gipuzkoako Foru Aldundia, honi eskuordetu baitzaio Zergaren kudeaketa.
d) Erreklamazioak aurkezteko tokia: Gaintzako Udalaren zein Foru Aldundiko Sarrera Erregistroan, bulego lanorduetan.
Gaintza, 2008ko uztailaren 23a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(71) (8898)