Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
79. zenbakia Data 2009-04-30 98 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
BORONDATEZKO ORDAINKETA: 2009ko trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Kobrantza iragarkia
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazten zaie 2009ko apirilaren 27tik maiatzaren 22arte, 2009ko trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan epearen lehenengo egunean zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain dezakete. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandutza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.
Gaintza, 2009ko apirilaren 16a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(45) (4890)