Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
124. zenbakia Data 2009-07-06 152 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
GAINTZAKO UDALA
BORONDATEZKO ORDAINKETA: 2009ko 1. hiruhilabeteko ur-hornidura tasako errolda.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Kobrantza iragarkia
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie 2009ko ekainaren 29tik 2009ko uztailaren 15 arte, 2009ko 1. hiruhilabeteko ur-hornidura tasako agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan epearen lehenengo egunean zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunen helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan eta baita udaletxean ere ordain daitezke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; eta une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Ekainaren 26rako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunek Gaintzako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandutza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.
Gaintzan, 2009ko ekainaren 23a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(71) (8191)