Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
1. zenbakia Data 2010-01-04 196 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 Udal Administrazioa
GAINTZAKO UDALA
JENDAURREKO INFORMAZIOA: 2009ko 3.hiruhilabeteko ur-hornidura tasako errolda.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Iragarkia
2009ko 3. hiruhilabeteko ur-hornidura tasako errolda onartua izan da eta jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondorengo arauen arabera.
a) Agerian dagoen lekua: Udal Idazkaritza.
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera.
c) Erreklamazioak adierazteko epea: Hilabete bat, b)atalean adierazi bezala, arauzko birjapen errekurtsoaren bitartez.
d) Errekurtsoa aurkezten zaion organoa: Alkatea.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera erregistroa, bulego orduetan.
f) Errekurtsoa tartejartzearen eraginak: Aipatutako Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.
Gaintza, 2009ko abenduaren 14a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(120) (14952)