Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
1. zenbakia Data 2010-01-04 197 orria
--------------------------------------------------------------------------------
7 Udal Administrazioa
GAINTZAKO UDALA
BORONDATEZKO ORDAINKETA: 2009ko 3.hiruhilabeteko ur-hornidura tasako errolda.
--------------------------------------------------------------------------------
GAINTZAKO UDALA
Kobrantza iragarkia
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie 2009ko abenduaren 15etik 31arte, 2009ko 3. hiruhilabeteko ur-hornidura tasako agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimen-duriko erakunde eta kontuan epearen lehenengo egunean zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntaz bidaliko dira zergadunen helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan eta baita udaletxean ere ordain daitezke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; eta une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Abenduaren 17rako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunek Gaintzako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego orduetan.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarren dagoen Zergabilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenen arabera, premiamendu bidera joko dela eta ondorioz, gainkarguak, berandutza-interesak eta kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direla.
Gaintza, 2009ko abenduaren 14a.—Ignacio Javier Garmendia Arruabarrena, Alkatea.
(120) (14953)