Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/10/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Lokalaren enkantea: Baldintza Administratiboen Plegua 

Gaintzako Udal jabegoko Ostatu-Etxeberri eraikuntzaren 2 zenbakidun lokala enkante publikoaren bidez besterentzea arautuko duen Baldintza Administratiboen Plegua.

GAINTZAKO UDAL JABEGOKO OSTATU ETXEBERRI ERAIKUNTZAREN 2 ZENBAKIDUN LOKALA ENKANTE PUBLIKOAREN BIDEZ BESTERENTZEA ARAUTUKO DUEN BALDINTZA ADMINISTRATIBOEN PLEGUA

 

AURRERAKINAK

 

Gaintzako udalak bere jabetzako Ostatu Etxeberri eraikuntza bota ondoren beste eraikuntza berria jaso zuen, bi erabilera izango zituena: bata udal zerbitzuak emateko eta bestea etxebizitza eta garajetarako.

 

Gaintzako udalak Etorlur Gipuzkoako Lurra erakundearen bitartez etxe berria eraikitzeko diru kopurua bat zuen, baina ez nahikoa eraikuntza osoa egiteko. Horregatik bere osotasunean eraikitzeko partzelak besterenganatu zituen, erosleak falta zena eraiki zezan.

 

Honela, Construcciones Etxaide enpresak erosi zuen eta eraikitzen ari den obra berriaren deklarazio eskrituraren bitartez udalak eskuratu zuen aurrean aipatuko den lokala, besteak beste.

 

Orain, udalari dagokion obra zatia osotasunean bukatzeko instalazio eta abar falta dira eta hau bukatzeko eta udaletxea bertan jartzeko behar diren obrak egiteko finantzazioa lortu nahian aipatu den lokala saltzea erabaki du. 

 

1.-KONTRATUAREN XEDEA.

 

1.- Kontratu honen xedea da: Udal jabegokoa den honako lokala:

 

2 ZENBAKIDUN LOKALA: 2 zenbakia duen lokala, edozein erabilera izan dezakeena, hain zuzen etxebizitza izan daitekeena. Lokala lehenengo solairuan dago eta bere azalera erabilgarria da: ehun eta hogeita bederatzi metro eta hirurogeita sei dezimetro karratu eta azalera eraikia berriz, ehun eta berrogeita bosta eta hirurogeita hamazazpi dezimetro karratu. Mugatzen du:  iparraldetik, gela banatzailea, eskailera eta 1 zenbakidun lokalarekin; hegoaldetik, erabilera publikoa duen terrenoarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, erabilera publikoa duen terrenoekin eta gela banatzailearekin. Bi terraza ditu, bakoitzak hiru metro eta laurogeita sei dezimetro dituztenak. %14,57ko partizipazio kuota du.

 

2.- Kontratuaren helburua aurrean aipatu den lokala besterenganatzea da.

 

Aurrean aipatu den bezala lokal honek erabilera etxebizitza izan daiteke eta udalak nahi du erosleak etxebizitza bat egokitzea. Egokitzen den etxebizitza eroslearen ohiko bizitokia izan beharko du

 

2.- KARGAK – ALOKAIRUA

 

Aipatutako orubea libre dago, ez du inongo kargarik.

 

3.- ERREGIMEN JURIDIKOA

 

1.- Salerosketa kontratu honek izaera pribatua izango du, hala ere, kontratua prestatu eta esleitzeari buruzko ebazpenak ekintza juridiko bereizgarriak dira eta jurisdikzio-agindu kontentzioso administratiboaren aurrean inpugnatu ahal izango dira.

 

2.- Kontratuaren prestaketa eta esleipena honela arautuko dira:

 

- Plegu honetan jasotzen diren klausulen bitartez.

 

- Toki Erakundeetako Ondasunei buruzko legeri espezifikoaren bitartez (Toki Erakundeetako Ondasunen Arautegia, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua).

 

- Administrazio Publikoetan Ondarea arautzen duen legeriaren bitartez, azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Toki Erakundeei aplikatzekoak direnetan.

 

- Sektore Publikoko Kontratuaren Legearen bitartez, lege hori aplikagarri denean.

 

4.- GUTXIENEZKO PREZIOA

 

Orubearen gutxieneko prezioa 120.000,00.-€urotan zehazten da. Horrenbestez, lizitatzaileek prezio hori eskaini beharko dute gutxienez, eta baztertuta geratuko dira prezio hori eskaintzen ez duten eskaintza ekonomikoak.

 

Lizitatzaileek kopuru hori gorantz hobetu ahal izango dute, kopuru zehatz eta jakin bat adierazita. Erosleak, dagokion Salerosketa Eskritura Publikoa egiten den egunean ordainduko dio Gaintzako Udalari enkantearen esleipen prezioa.

 

Aipatutako prezioan edo oinarrian ez daude dagozkion zergak sartuta, eta bereziki BEZa berorren araudiaren arabera.

 

5.- BERMEAK.

 

1.- Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaile bakoitzak Udal kutxan derrigorrez jarri beharreko behin-behineko bermea 1.200,00.-€urokoa izango da.

 

Berme horrek erantzungo du eskaintzaren edo, hala behar izanez gero, eskaintzen mantenuaz enkantea esleitzen den artean.

 

Behin-behineko bermea kontratua esleitu ondoren itzuliko da, eta itzulera hori Udal bulegoan tramitatuko da interesatuek eskatuta.

 

Udalbatzaren akordioaren bitartez esleipena egin ondoren, esleipendunak Udal Kutxan 1.500,00.-€uroko behin-betiko bermea jarriko du derrigorrez 15 laneguneko epean, haren jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera kontatuta.

 

Berme horrek erantzungo du kontratu honetatik sortutako betebehar guztien aurrean.

 

3.- Sektore Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 84. artikuluan adierazitako edozein eratan prestatu ahal izango da bermea (dirutan edo zor publikoko balioetan, banku-abaletan edo kauzio aseguruan).

 

4.- Behin-betiko bermearen itzulera Alkatetza-Lehendakaritzak emaniko ebazpenaren bidez erabakiko da, eta beti ere, dagokion Salerosketa Eskritura Publikoa sinatu ondoren.

 

6.- LIZITAZIOAREN PUBLIZITATEA.

 

Enkante honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Gaintzako Udaleko kontratatzailearen perfilean argitaratuko da.

 

7.-PARTE HARTZEKO AHALMENA ETA PROPOSAMENAK AURKEZTEA.

 

1.- Lizitatzaileek Gaintzako udalaren Erregistroan aurkeztuko dituzte beren proposamenak, lizitazio iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta, lanegunetan eta jendearentzako zabalik dagoen ordutegian, 2012ko urriaren 15 arte.

 

Era berean, eskaintzak posta ziurtatuaren bidez bidali ahal izango dira, epe horren barruan. Bidaltzaileak eskaintza horiek posta bulegoan jarri dituen eguna justifikatu behar du eta fax (943-889-564) edo posta elektronikoaren (gaintza@udal.gipuzkoa.net) bidez eskaintza bidali duela jakinarazi behar dio kontratazio organoari egun berean. Bi baldintza horiek ez badira betetzen, proposamena ez da onartuko proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren jasotzen bada. Hala ere, zehaztutako egun horren ondoren hamar egun natural igarotzen badira proposamena jaso gabe, proposamen hori ez da inola ere onartuko.

 

2.- Proposamenak behar bezala aztertu eta prestatu ahal izateko, Baldintza Pleguak Gaintzako udaleko bulegotan egongo dira interesatuen eskura (www.gaintza.net) eta lehiaketa honi dagokion espediente administratiboa udaleko bulego orduetan, deialdia jakinarazten den egunetik hasi eta lizitazioaren egunera arte.

 

3.- Lizitatzaileek KARTAZAL ITXI BATEAN aurkeztuko dituzte beren proposamenak, honako izen honekin:

 

OSTATU ETXEBERRIKO ERAIKUNTZAREN 2 ZENBAKIDUN LOKALA ENKANTE PUBLIKOAREN BIDEZ BESTERENTZEAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA" eta lakratua eta zigilatua eraman ahal izango da.

 

Honako dokumentu hauek sartuko dira bertan:

 

1.- Bai bere izenean, bai beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean, proposamena aurkezten duen pertsonaren N.A.N. Dokumentu hori kopia autentiko edo konpultsatuaren bidez aurkeztuko da (konpultsa hori udal bulegoan egingo da jatorrizkoa aurkeztuta).

 

2.- Udal Kutxan behin-behineko fidantza jarri dela egiaztatzen duen agiria, 5. klausularen 1. atalean xedaturikoaren arabera.

 

3.- Eskaintzaren sinatzailearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa (pertsona horrek beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduten duenean).

 

4.- Eskaintza ekonomikoa, Plegu honen amaieran (III. Eranskina) jasotako Proposamen Ereduaren arabera idatzia. Dokumentu hori lizitatzaileak sinatuko du derrigorrez. Horrenbestez, baldintza hori ez bada betetzen, Kontratazio Mahaiak automatikoki kanpoan utziko du eskaintza, irekitzeko unean bertan dagoelako proposamen egileak sinatzen duenean izan ezik.

 

Hainbat pertsona interesatuta badaude batera erosteko, haietako bakoitzaren izenak eta erreferentzia pertsonalak eta erosketan bakoitzak izango duen partaidetza adieraziko dira eskaintzan (ez bada ezer zehazten, erosketa zati berdinetan egiten dela ulertuko da). Proposamena guztiek sinatu beharko dute. Denak klasifikazioa izan beharko dute.

 

5.- Klasifikazioaren egiaztagiria.

 

8.- PROPOSAMENAK IREKITZEA.

 

1.- Gaintzako udaleko Kontratazio Mahaiak irekiko ditu egiten diren proposamenak, Gaintzako Udalaren bulegoetan eskariak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo ostiralean, 13:00etan. Hain zuzen urriaren 19an.

 

Kasu honetan kontratazio Mahaia honela osatuta geldituko da:

 

Lehendakaria: Alkatea.

Bokalak: bi zinegotzi.

Udal idazkari kontu-hartzailea

 

2.- Mahaiak akats material bat ikusiko balu aurkezten den dokumentazioan, hiru egunekoa baino luzeagoa ez den epea eman lezake, lizitatzaileak akatsa konpon dezan. Beharrezkoa den dokumentazioa Udalaren Erregistro Orokorrean emango da emandako epearen azken egunera arte, eta publikoarentzat irekita dagoen ordutegiaren barruan.

 

3.- Proposamenak ireki ondoren, Kontratazio Mahaiak bere esleipen proposamena egingo du, eta Udalarentzat ekonomikoki hoberena denari emango dio lehentasuna.

 

9.- KONTRATUAREN ESLEIPENA ETA ESKRITURA FORMALIZATZEA.

 

Kontratua esleitu ondoren, esleipendunari eskatuko zaio, jakinarazpena jasotzen duen egunaren hurrengo 15 lanegunen barnean, Udal Kutxan betiko fidantza jartzeko.

 

Esleipendunak, banaketaz izendaturiko Notarioaren aurrean dagokion Salerosketa Eskritura Publikoa egiteko obligazioa du, 3 hilabetetik gorakoa izango ez den epean, esleipen erabakia jakinarazten zaion egunetik aurrera kontatuta.

 

Obligazio hori ez badu betetzen, Udalak kontratua desegiteko edo hura betearazteko erabakia hartu ahal izango du, edozein kasutan, kalte eta galeren kontzeptuan esleipendunak izan ditzakeen erantzukizunen kalterik gabe.

 

Eskritura hori formalizatu eta inskribatzetik eratorritako kostuak eroslearen kontura izango dira, eta baita dagozkion zergak ere, eta bereziki Ondare Transmisioen gaineko Zerga, hura erregulatzen duen araudiaren arabera.

 

Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zergarik ez du izango transmisio horrek.

 

10.- HIGIEZINAREN EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK EZAGUTZEA.

 

Enkantean parte hartzeak soilik esan nahi du lizitatzaileek aurrez eta osorik ezagutzen dituztela besterentzen den higiezinaren ezaugarriak, bai beren baldintza fisiko eta juridikoei dagozkienak, bai gero izan dezakeen aprobetxamenduari dagozkionak, eta horrenbestez, esleipendunak ezin izango du kontratuaren baliozkotasunean eta, saltzaile gisa, Udalaren erantzukizunean eragina izan dezaketen okerrak edo ezkutuko akatsak daudela alegatu, inolako kontzepturengatik.

 

II. ERANSKINA

Proposamen eredua

 

“.........................................................................jaunak/andreak, hiria:........................, helbidea:................................................., Nortasun Agiri Nazionala: ..............................., telefono zenbakia .................................. (fax zenbakia: ..........................), jarduteko gaitasun juridiko osoaren jabe dela, eta ezaguturik GAINTZAKO UDAL JABEGOKO OSTATU ETXEBERRI ERAIKUNTZAKO BI ZENBKIDUN LOKALA ENKANTE PUBLIKOAREN BIDEZ BESTERENTZEA arautuko duen Baldintza Plegua, bere izenean (edo ................................................................-(r)en izenean, hiria:.................., helbidea: ................................, eta IFK/NAN .....................................), JAKINARAZTEN DU:

 

I Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Plegua eta espedientean dauden gainerako dokumentuak ezagutzen dituela, eta osorik onartu eta akatatzen dituela.

 

II. Bere ardura osoaren pean adierazten duela ez dagoela Administrazio Publikoarekin kontratatzeko indarrean dagoen legeriak aipatzen dituen bateraezintasun eta debeku egoeretatik bakar batean ere.

 

III. Esleipendun suertatuz gero, Pleguan zehazten diren baldintzak, eta espedientean zehazten diren gainerako baldintza guztiak beteko dituela

 

IV.- Konpromisoa hartzen du etxebizitza bat egokituko duela eta bi hilabeteko epean hasiko dela obran.

 

V.- DIREN ORUBEAK erosteagatik, guztizko ……….…….. €-ko zenbatekoa eskaintzen du, honako zenbateko hauek banakatuta:

 

 

Lekua, eguna eta sinadura. LIZITATZAILEA


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F