Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/25
Seleccione su idioma:
Gaintza
     

Erretore Etxea

Gaintzako Erretore etxea herriko gunean kokatzen da, parrokia eta frontoiaren ondoan. Herriak errepide ona du eta ikuspegi paregabeak ditu (Aralar, Aitzgorri,...) isiltasuna da nagusi bertan.

Etxetik kilometro gutxira irteera asko antolatu daitezke, Goierrialdeko herriak kultura arloan garrantzi handia dute: Beasain eta Igartza auzoa, monumentu historiko artistiko multzo bat lekutzen da, XV mendeko Igartza jauregia, ola, zurgin presa, etabar.

Lazkao eta XVII mendeko jauregia. Ordizia eta XVI mendeko merkatua, Zabale eta Barrena jauregiak, Oiangurengo parkea. Ormaiztegi eta Eiffel arkitektoaak eraikitako burdin zubia, Zumalakarregi museoa. Eta abar luzea.

Etxearen antolaketa honakoa da:

• Txilibutxof gela 22 literekin.
• Balakataklin gela 19 literekin.
• Egongela-jangela beheko suarekin
• Zawopi egongela. Aralarreko ikuspegi paregabearekin.
• Iupi Iapa bilera gela (Mahai joko ezberdinekin)
• Sukaldea. Bertan 41 pertsonentzako platerak daude.
• Dutxak ur beroarekin
• Komunak
• Anfiteatroa jende askoko bileretarako eta eszenatokia gaztetxoen antzezlanekin disfrutatzeko.

Tfno.: 679 445541 /
Tfno./Faxa: 943 028625
e-maila: laguntoki@euskalnet.net
15 posta kutxa 20200 Beasain


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F