Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/09/21
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Gaintza

?

Gaintzako Udal Artxiboa 

Kontserbatzea eta informatzea dira, ondo antolatutako artxibo bat eduki behar izatearen 2 arrazoirik nagusienak. Kontserbatzeaz hitz egiten dugunean, behar historikoa eta kulturala nagusitzen dira. Egoera onean dagoen artxiboa izatea ezinbestekoa eta besterenezina da Kultura Ondarearena izateko duina den dokumentazio guztia babesteko, eta baita, datu eta iturri historikoak edukitzeko, herri baten historia gal ez dadin.

Arestian aipatutako arrazoi horrek artxiboaren helbururik ohikoenetako bat babesten du. Gaur egun, informatzeko beharrari ahalegin handiagoa eskaintzen zaio. Helburu horrek, herritar guztiok dugun informatzeko eskubidea betetzen du. Hau da, era guztietako albisteez informatzeko eskubidea: gertaera historikoez, politikoez, sozialez, ekonomikoez, gertaerez, bizitza sozialaz, etab., eta gaur egungo informazio gizarteak bultzatzen duen teknologi berrien garapenari esker, dokumentu hauek lortzea eta zabaltzea errazago eta denontzako eskuragarriago eginez.

GAINTZAKO UDAL ARTXIBOAREN FONDOA

HISTORIAKO -AZPIFONDOA

1849etik 1979ra bitarteko dokumentazio historikoa jasotzen du. Dokumentazio hori, 1849etik 1979ra bitartean Gaintzako Udalak bere funtzioen garapenean sortua edo jasoa da. 1996ko Udalerrien Sailkapen Koadroaren arabera dago antolatua.

ADMINISTRAZIO-AZPIFONDOA

1979tik gaur arte Gaintzako Udalak bere funtzioen garapenean sortu duen dokumentazioa babesten du. Azpifondo hori, 1996ko udal artxiboen antolaketarako Lan Mahaiak proposatutako udal artxibategien sailkapen koadroaren arabera antolatzen ari da. Indarrean dagoen legediaren arabera, mugatua dago dokumentazio horretara iristea.

ZERBITZUAK

Kontsulta daitekeen dokumentazioa: Historia-dokumentazioa eta administrazio-dokumentazioa. Indarrean dagoen legeriak arautzen dituen kasuetan izan ezik, kontsulta hau edozeinek egin dezake.

Informazioa: Gaintzako udaletxeko bulegoetan egin daiteke, telefono bidez, faxez edo posta elektronikoz, bai erabilgarri dauden fondoetara lehenengo hurbilketa egiteko, eta baita, bertan kontsulta daitekeen dokumentazioaren erreserba egiteko ere.

Kontsultatzeko era: Dokumentazioa mailegu hartzeko aukerarik ez dagoenez, kontsulta, zuzenean udaletxera joanez egin daiteke

Kopiak ateratzea: Litekeena da dokumentu idatzien kopiak paper formatuan ateratzea eta digitalizatutakoenak (kaparetasunenak, aktenak...) formatu digitalean.

Kontsulta on-line: 1912tik -1979ra udal aktak Gaintzako web orrian http://www.gaintza.net/eu/html/9/1611.shtml

ARTXIBOAREN KOKAPENA ETA HARREMANETAN JARTZEA

Artxibo Zerbitzua
Gaintzako Udala
Helbidea: Herriko Plaza , z.g - (20248). Gaintza (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 889564 Faxa 943 889564
e-maila: gaintza@udal.gipuzkoa.net

ORDUTEGIAK: Astelehenetik ostiralera 8:00-13:00 


| Herriko Plaza , z.g - (20248). Telefonoa: 943 889564, Faxa: 943 889564 | © Gaintzako Udala. IFK P2003800F